Pamplona-IruñaCARD

Ir al contenido
  • Sare sozialak:

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta lan analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookien Politika onartuko duzu.

Onartu

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

“Fedearen Sinfonia” edo “soinu-katedral erraldoia” esan zuen Harry Halbreich musikologo alemanak Brucknerren Bosgarren Sinfoniaz. Lan horren espiritualtasunak eta eragiten dituen emozio sorta zabalak beti hunkitzen dituzte entzuleak. Maisu-lana, austriarrak ohi zuenez berrikusitakoa, eta sekulan entzun ez zuena. Dimentsioz handia izanagatik ere, erabateko batasuna dario, eta lehen mugimenduan azaldutako gai guztiek funtsezko zentzu bat hartzen dute bukaera hurbildu ahala, Beethovenen oinordeko handietako baten oreka duin batez jantzia. Bikain eraikitako kontrapuntuak, garapen sakonak doinu eta harmonietan, interpretaziorako zorroztasunak; hora hor zergatik den Bosgarrena erabateko erronka Orkestrarentzat lana jotzeko unean.

Zuzendaria: Antoni Wit