Pamplona-IruñaCARD

Ir al contenido
  • Sare sozialak:

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta lan analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookien Politika onartuko duzu.

Onartu

Zer da?

Pamplona Card Iruñeko turismo-txartel ofiziala da. Hiria ezagutzeko modu berezi bat da, eta, gainera, zenbait abantaila lortuko dituzu museoak eta leku turistikoak bisitatzean, ikuskizunetarako sarrera erostean, baita deskontuak ere saltoki eta hoteletan.

Oso erraz erabiltzen da, txartelari atxikitako establezimenduetan edo zerbitzuetan aurkeztu besterik ez duzu, zure NAN edo pasaportearekin batera, eta txartelari lotutako abantailez baliatzeko aukera izanen duzu.

Internet bidez eska dezakezu, eta Turismo Bulegoan bildu. Halaber, Turismo Bulegoan eska dezakezu zuzenean, baita 010 telefonoaren bitartez ere.

Txartela jalkitzeak euro bateko kostua du, eta txartela biltzean ordaindu beharko duzu.

Txartelaren indarraldia urtebetekoa da, baina nahi adina alditan berritu dezakezu.

Pertsonala eta besterenezina da.

12 urte gorakoa izan behar duzu hura eskatu ahal izateko.

Abantailak:

  • Deskontuak monumentuetan eta museoetan sartzean eta hiriko zenbait baliabide erabiltzean.
  • Deskontuak hirian barna egiten diren gida-zerbitzuetan eta bideetan.
  • Deskontuak ikuskizun eta ekitaldietarako sarreretan.
  • Deskontuak saltoki eta hoteletan.
  • Eta hala nahi izanez gero, hiriko programazioari eta jarduerei buruzko informazio zehatza jasoko duzu.

Baldintzak:

  • Deskontuak beti aplikatzen dira edozein dela ere ordaintzeko modua (eskudiruz edo kreditu-txartel bidez), baina ezin dira erabili beste eskaintza batzuekin batera. Merkealdian edo indarreko deskontuak egonez gero, establezimendua ez dago derrigortuta deskontu gehigarri bat egitera.
  • Deskontua lortzeko, titularrak zerbitzua kontratatzeko unean eskatu beharko du, eta, ordaintzeko unean, txartela eta bera titularra dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko ditu.
  • Hotel-alojamenduetan, txartel bana beharko da ostatu hartutako pertsona bakoitzeko, eta deskontua txartela indarrean dagoen bitartean soilik aplikatuko da.
  • Iruñeko Udalak ez du erantzukizunik hartzen baldin eta ekimenean parte hartzen duten establezimendu eta entitateek ez badute betetzen eskainitako onura.
  • Iruñeko Udalak ez du erantzukizunik hartzen baldin eta aldaketak sortzen badira monumentu zein museoak irekitzeko eta ixteko ordutegietan.
  • Txartela pertsonala eta besterenezina da, eta 12 urte gorakoa izan beharko da hura eskatzeko.